Industria artzaiak jipoitzen ari dela salatu du EHNEk Aldanondoren ateetan

2012 / 02 / 14

mobilizazioaEHNEk salatzen du industriak artzainei ematen dien tratua jasanezina dela eta ito beharrean uzten dituztela artzainak. Industriek esnea ez biltzearen mehatxua egin ohi die artzainei eta zenbait kasutan mehatxua bete ere bai. Adibide bezala hor dago iazko kanpainaren hasiera, non industriak ez zien artzainei esnerik bildu esnerik behar ez zutela argudiatuz. Ondorioz, artzainak esnea lurrera bota beharrean aurkitu ziren beraien lana guztiz galduz. Gaur ere esnea bota dute protesta moduan. Ikusi argazki galeria.

Artzainek mehatxu horren zama eramateaz gain, industriak esnea jasoko diela adierazita ere ez dute zehazten zein preziotan ordainduko duten. Iazko kanpainan, esnea ez biltzearen mehatxua bete eta gero, bildu zuten esnea hasieran 0,77 euro/litro ordaindu zuten eta ondorengo hilabeteetan 0,99 euro/litro artean. Aurten ere esnea biltzen ari diren arren, artzainek ez dakite zein prezio ordainduko dieten.

Esnea ordaintzeko modua ere salatzen du EHNEk. Kasu askotan industriek ezartzen dituzten ordaintzeko moduak ere jasanezinak dira, 120 egunetara, eta gero gainera ez dute hitza betetzen. Iazko kanpainako esneak (2011ko ekaina, uztaila eta abuztua) oraindik ordaintzeke daude kasu askotan eta artzainei 350.000€-tik gora zor zaizkie. Bien bitartean, artzainek ekoizpen kostuei egin behar diete aurre: pentsuak eskura ordaindu behar dituzte, argindarra... Hau horrela izanik artzainak ustiategietako ateak ixten ari dira. Azken urtean sektoreko %15ak ia 70 bat artzainek beren lana utzi dute.

Egoera honen aurrean artzainak elkarlanean kolektiboki hainbat ekimen aurrera eramateko lanean ari dira administrazioen laguntzarekin. Baina industria proiektu kolektiboen aurka dago eta boikotak tarteko bere trikimailuak erabiltzen dituzte ekimen hauek oztopatzeko. Azken finean industriak nahi duena artzain bakoitza banaka tratatzea da industriari interesatzen zaizkion baldintzak artzainari inposatzeko.

Industria artzain kolektiboen aurka joatearena ez da ordea hemengo kontua bakarrik, Ipar Euskal Herrian ere artzainek hainbat protesta egin dituzte industriari kolektiborik interesatzen ez zaiola salatzeko. Edonola ere egun bizi dugun krisi orokor honetan kapitalaren mesedetan dabiltzanak enpresetan lan hitzarmenak hankaz gora jarri nahian dabiltza, urteetan langileek izan dituzten eskubide eta lan baldintzak murrizteko. Ardi-esne industrien jarrerak patroi berbera jarraitzen du artzainak nahi erara erabiltzeko.

Salatzekoa da baita industriak artzainen irudia erabiltzen duela bere negozioa egiteko. Beraien mezuetan irakur ditzakegu 'comprometidos con nuestra tierra' bezalako leloak; nola ulertu daiteke lelo hori benetan lurrarekin konprometituta daudenak itotzen ari badira?

EHNE sindikatuak gogor salatu nahi du industriak artzainekin duen jarrera, esnea ez biltzeko mehatxuak, biltzen duten esnearen prezioaren ezjakintasuna, ordainketetan ikaragarrizko atzerapenak eta artzainen proiektu kolektiboei boikota. Hori dela eta EHNEk honako eskaera luzatzen die industriei:

• Industriak jarrera aldatu dezala eta egin dezala benetan bertako artzainen aldeko apustua.

• Industriek parte har dezatela mahai interprofesionalean, kanpaina bakoitzaren hasieran artzain, administrazio eta industriaren artean esne bilketaren inguruko gai desberdinak adostu daitezen.

• Errespetatu eta ahalbidetu ditzatela artzainen aldetik datozen ekimen kolektiboak.

Datozen 10 egunetan industrien aldetik jarrera aldaketarik izan ezean EHNE sindikatuak mobilizazioekin jarraituko du ardi-esne industriek artzainekin darabiltzaten maltzurkeriak salatzeko.

Berriak

Dokumentoak

Formazioa

Sanidad de ganado vacuno

  • Data: Mayo-Junio
  • Ordutegia: Por definir
  • Lekua: Vitoria
  • Tel: 945 260 533 (Tere)

Nutrición de ganado vacuno

  • Data: Mayo
  • Ordutegia: Por definir
  • Lekua: Vitoria
  • Tel: 945 260 533 (Tere)

ikastaro gehiago

Ardatza

Ardatza aldizkariaren azkeneko zenbakia.

beste guztiak

ardatza491
  • © 2011 Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna
  • Plaza Simón Bolívar, 14 - 01003 Vitoria-Gasteiz
  • Tfno.: 945 275477 - Fax: 945 275731
  • Email:
viagra pills online nzgeneric drug cialisgetting viagra japancialis online discountcost viagra usataking old viagraviagra kamagraviagra chi lha provatolevitra generico in farmaciabest viagra price ukdiscount cialis soft tabslevitra prezzo in farmaciadosage does viagra comedurata effetto viagralist viagra tabletsviagra fa male al fegatocialis eurodipendenza viagracan i buy generic viagra in the usacquisto viagra in italia farmacoviagra without prescriptions ukviagra overnight ovencomprare levitraviagra ricetta biancaviagra ssnviagra buying online oxfordbuy single viagrapurchase viagra lahorehow to write viagra prescriptionbuying viagra online adviceherbal viagra women indiaviagra ricetta biancacialis daily use couponcosГЁ viagraal posto del viagraprezzo cialis 5 mgbuy viagra for womenvendita viagra naturalecialis daily voucheronline viagrabuy viagra indonesiaassunzione viagra 50mgviagra miglior prezzoviagra free typingviagra sildenafil citrate tabletsviagra pillsbenefici viagraviagra in sloveniadiscount cialis in canadacialis vista