Egun gutxi barru Gipuzkoako Foru Aldundiak azaroan lurraldean izan ziren uholdeekin kaltetuak izan ziren nekazariei laguntzeko diru-laguntzak bideratuko ditu. Lehen datuen arabera guztira 60 bat nekazari izan ziren kaltetuak azaroko uholdeetan. Horiei laguntzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak 200.000 euroko diru-laguntza bideratuko du.
Nekazariei zuzenean bideratuko laguntza hauekin batera uholdeen ondorioz kalteak jasan zituzten herriei ere laguntzak emango zaizkie. Honetarako Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,5 milioi euroko partida bideratuko du. Bi diru-laguntza bide hauek egun gutxi barru foru dekretu baten bidez zabaltzea espero du Aldundiak.
Azaroko Ardatzan jaso genuen uholdeak Gipuzkoan eragindako kalteen berri.